XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Datibo plurala, bestalde, -er da E-z, Z-z, BN-z eta Zar-z (ez Ae-z) bezalaxe: daicuguner (100), oner (359), gastoer (363), erier (428), encarcelatier (428), peregrinuer (442), gucier (479).

Ablatibo pluralak bi forma hartzen ditu: esayetatic (41), gucietaric (52) 114. E-zko testuetan bai singularrean bai pluralean bi atzizkiak txandakatzen dira, pluralean -etaric maizago agertzen bada ere. Bonaparteren datuetan CuestBid Burgosetik, Romatik, zeuritik, usiltaric, etsetik, etsetarik... eta Cuest Urz Uzt Burgoserik, etserik, baina lurretik ditugu.

Adlatibo singularra, jakina denez, -ara forma du E-z eta -eara aurreko izenkia kontsonantez amaitzen baldin bada (cf. Z -ala(t), -iala(t)): bioceara (62-63), soinneara (63-64), escoinnecoara (64-65).

Antzinean, deklinabide kasu honetan ere mugatzailea sartzen zela uste izan arren, badugu orain De Rijken eritzia (1981: 94), zeinen arabera inesiboan gertatzen den gauza bera izango baikenuke, hots, leku-izenak adierazteko ga hizkia sartuko litzateke kasu markaren aurretik: *soin-ga-ra ampgt; *soinegara ampgt; soineara

Posposizio batzuk eskatzen duten kasuari bagagozkio, DU-n guciez gaynetic (239), erdiz leyn (328) eta erdiz guero (330) adibideak agertzen dira.

Egitura hauetako bakoitzaren hedaduraz E-zko testuak oro ez datoz bat, inolaz ere 116 Cf. ErDot gaiza gucien gainetic, GarO gaiza, GarO2 gayza guciez gaynetic, HualDot Dot gaiza guciuen gainetic; ErDot erdiz lein, HualDot libratu antzinian, EDot erdi beino lein; ErDot erdizguero, GarO erdic gero, HualDot libratuz gero, EDot erdiz guero; cf., halaber, Mdg oraiz lein.

Lehenbizikoa, gainera, aski zabaldua dago E-tik kanpo ere, bereziki zenbait esakunetan (oroz gain, esaterako) eta, esanahia zertxobait aldaturik, -z gain(era) egituran 117 Cf. beste muturrean, espero behar zenez, Bet gauza guztiez ganeti, VJ gaucegusties ganean, baina gauce gustien ganean..

Beste bien artean, -z gero dugu hagitzez ere hedatuago, -z lein erakorik E-tik kanpo idoro ez baitut 118. Cf., besteak beste, Bet jayo baño lenago / jayoazquero, ETZ (Etxalar 1749) Erdibiño len / erdiazguero, Zar1780 erdiveño len / erdiz gueroz, ElizDot erdi vaño len / erdi ezqueroz.

Bizidunek ez dute beti atzizki berezirik hartzen leku-denborazko kasuetan; honela: esayetatic (41), pluralean ekialdean arrunta den legez, eta Joangoicuatan (126) forma bitxia, ez singularrari ez pluralari dagokiona.

Bestaldean Jesu Ch[r]isto Jeina- / ganic (7-8), goregana (90), Ama Berginaganic (144) ditugu.

Esan gabe doa zail dela ziurtatzen lehenbizikoak arkaismoak ala erdararen eraginez eratuak diren.

Azkenik, solezismo kasu garbi bat agertzen da deklinabideari dagokionean: Elizac / manetan tien egunac / barur dezagula (390-392).

Izan ere, egunetan espero genuke.

Oraingoan ere forma bera kausitzen dugu GarO-n (ik. ampsect; 1.4.) 119. Cf. GarO elicac, mandatan tion egunac barur dizagula, baina HualDot Eliza Ama Saintiuac mandatan dionian barurtia eta orobatsu euskarazko gainerako dotrinetan.

4.3.2. Hitz eratorri eta elkartuak urri dira, erdaratik berriki mailegatu hitz ugarien aldean.

Bestalde, agertzen diren atzizkiak oro, nonbait, arrunki erabilietakoak ditugu: -ari, -ki, -tarzun, -zale (=mend. -tzaile) / -le, -zione eta, nahi bada, -zko: becatari (120); eriazale (131), salbazale (309), gloria emoyle (312), otoy eguile (514); ontarzunic (269); andiqui (489); achicionia (457); miserikordiazcoa (188), nejarrezco (200), lujuriazco (254), fedezcuac (286).

Gainerako hitz eratorriak ez euskal eratorriak, baina maileguetan kausitzen ditugu: borontatia (92), tentacionian (102), parcamentioan (178), resurreccionian (180), mandamentioac (227), dibinidade (288), etab.